viernes, 26 de diciembre de 2008

Eskrima, borroka kirola da

Eskrima edo Ezpata-jokoa borroka kirola da, Asiako arte martzialen Europako baliokidea. Kirol honen helburua aurkaria arma zuri baten puntarekin ukitzea da, araudiak baimena ematen duen lekuetan.
Hiru arma mota erabiltzen dira, bakoitza bere araudiarekin. Ezpata, sablea eta floretea. Probak bakarkakoak edo taldekoak izan daitezke.
Eskriman frantsesa da hizkuntza ofiziala. Hala eta guztiz ere, herrialde bakoitzak bere hizkuntza erabiltzen du nazio-barruko probetan. Baina, proba nazioartekoa denean, epaileek frantsesa erabili behar dute nahitaez.

Eskrima 2008ko Olinpiar Jokoetan abuztuaren 9tik abuztuaren 17ra ospatu zen Beijingo Olympic Green Kontzentzio Zentroan. Bertan, 10 modalitate ezberdinetan antolatu eta lehiatu ziren. Guztira 45 herrialde ezberdinetako 212 kirolarik hartu zuten parte.Ukrania, Frantzia eta Rusia izan ziren olinpiar joko hauetan medalla gehien eskuratu zituztenak. Hala ere, Espainiak brontzezkoa eskuratu zuen ezpata kategorian.

Yoga, gorputza eta burmuina lantzeko

Yoga sanskritoko hitza yuj aditzetik dator eta zera esanahi du: uztarria jarri (abere bati), gogoa bildu, meditazioan murgildu, gogoratu, lotu, eta abar.
Bere zaleen arabera yoga hitzak "gizabanakoa osotasunarekin bat egitea" adierazi nahi du.
Antropologo batzuk yogarik zaharrena ez zela erlijiozkoa ez eta mistikoa ere uste dute.

Indian sortu zen, non ohitura bezala jarraitzen duen. Sanskritoko testuak datarik ez dutenez ezin da zehaztu noiz hasi ziren meditazio hau egiten.
Gaur egun, moda dagoen aktibitatea dela esan liteke. Edonon eta edonork praktikatzen du, oso ona baita gorputza eta burmuina lantzeko.
Aktibitate hau praktikatzen dutenak neskak izaten dira gehien bat, ez da oso aktibitate gogorra, rugbiaren antzeko kirol batekin konparatzen badugu, baina nahikoa izaten da gorputzeko atal guztiak osasuntsu izateko. Erlajatzeko teknika hauek oso erabiliak izaten dira gaur egun gizarteak daraman bizi erritmotik deskonektatzeko.

F1, gaur egungo kirola

F1 izenez ezagutzen den auto-lasterketa lehiaketa bat da. Lasterketa hauetako bakoitzari Sari Nagusi deritzo eta berauek biltzen dituena 1 Formulako Munduko Txapelketa. Lasterketak kale-zirkuituetan edo horretarako bereziki sortutako zirkuituetan ospatzen dira.
1 Formula 1950an ospatu zen lehenengoz, Ferrari, Alfa Romeo eta Maserati izeneko taldeek parte hartu zuten besteak beste.

Gaur egun kirol honek dituen jarraitzaile kopurua izugarria da eta pixkanaka pixkanaka handituz doa. Hori dela eta, telebistetan eskeintzen dituzten emanaldi bereziak eta zenbait hirietan antolatu izan diren zirkuitu urbanoak, esate baterako, Bilbao Urban Circuit ( World Series by Renault).
Honen ondorioz, gero eta gazte gehiago dira gehitzen direnak kirol honetara, eta horrek ere bizitasun gehiago eskeintzen dio lasterketa hauetara eta ondorioz, bere emaitzetara.
Momentu honetan lehenengo postuan dagoen gidaria Lewis Hamilton da, bigarrena Felipe Massa eta hirugarrena Kimi Raikkonen.

martes, 16 de diciembre de 2008

TKE ligak emakumezkoen liga egin nahi du

TKE (Traineru Kluben Elkartea) ligak hurrengo urtean emakumezkoen lehiaketa eratzea proposatuko die bere bazkideei bihar, Burgosen. Zortzi bat estropadetako lehiaketa osatu nahi du eta horretan Galiziako, Kantabriako, Gipuzkoako eta Bizkaiko selekzioak ariko dira.
Iragan udan jokatu ziren emakumezkoen traineru estropada batzuk. Aurrenekoa Zaragozan (Espainia), ekainaren 29an; horretan Bizkaiko eta Gipuzkoako selekzioak lehiatu ziren elkarren kontra. Geroxeago, Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak ere jokatu zituzten, eta iraileko bigarren asteburuan, berriz, zortzi taldek parte hartu zuten Kontxako Banderan. Arrakastatsua izan zen hura, eta hartara iaz lortutakoari segida eman nahi dio TKEk. Gainera TKE ligak gero eta jende gehiago biltzen direla ikusi du honako lehiaketetan. Horregatik bultzada eman nahi dio ekitaldi honi eta baita emakumezkoen laguntzarako ere.

Gurpegiren egoera hoberantz doa


Carlos Gurpegi Athleticeko futbol jokalariak buruan kolpe handia hartu zuen atzo Bilbon, San Mamesen, Sportingen kontrako partidan, une batez kordea galdu zuen, erietxera eraman zuten, azterketak egin zizkioten baina medikuek esan dute onera egin duela eta ondo dagoela.
Sudurra hautsi zuen jokalariak, halaber, eta gaur egin diote ebakuntza. Baliteke gaur bertan jasotzea alta.Ivan Cuellar Sportingeko atezainak eta biek talka egin zuten Athleticen erdiraketa batean, eta orduan hartu zuen min Gurpiegik. Atezainak eskubiko orkatila apurtu zuen eta lau hilabeterako izango du.

sábado, 13 de diciembre de 2008

Hockeya

Hockeyaren bi aldaera ditugu: izotz hockeya eta belar hockeya. Belar hockeya hamaika jokalariko bi taldek jokatzen duten talde kirola da, makila batez pilota aurkako ekipoaren atean ahalik eta aldi gehienetan sartzean datza. Belar-zelaian jokatzen da pilota batekin.
1890eko hamarkadan partidu internazionalak jokatu ziren eta 1908ko Joko Olinpikoetako kirola izan zen. 1924an Hockeyko Federazio Internazionala (FIH) sortu zen. 1982an FIHak nesken eta mutilen arauak berdindu zituen.
Kirol honetako nagusigoa Indiak eta Pakistanek eduki dute urte askotan zehar, olimpiada gehienak irabazi baizituzten. Nesketan munduko txapelketa gehien irabazi dituztenak Herbehereak izan dira. Hockeya jokatzen den estatu gehienetan antolatutako ligak daude, bai mutil eta bai neskentzat.

Euskal Herrian belar-hockeyko talde dezente aurki ditzakegu. Laudion, adibidez, Ganbegi taldea dugu, maila desberdinetan banatuta.

Europako igeriketa txapelketa

Igeriketa izaki bizidunek itsaso, ibai zein igerilekuetan praktikatzen duten jarduera da eta lurra ukitu gabe uretik mugitzean datza. Igeriketa aisialdiko jarduera eta kirol lehiakorra dugu. Horretaz gain, kirol olinpikoa ere bada.
Gizonek eta emakumeek aritzen dira kirol honetan, eta adinen bereizketarik ere ez da egiten. Estilo mota asko daude, eta horietako batzuk hauek dira: Krawl (estilo librea), bizkarrekoa, tximeleta eta bular-igeriketa.

Urtean zehar zenbait txapelketa ofizial antolatzen dira eta lau urteto joko olinpikoak. aurten dudarik gabe joko olinpikoen liderra Michael Phelps.
Aschwin Wildeboer, Alan Cabello eta Mercedes Peris espainiarrek heldu ziren Rijeta izeneko kroaziako hirian ospatu zen Europako Txapelketako bizkarreko 100 metroko, 100 estiloko eta bizkarreko 50eko semifinaletara.

miércoles, 10 de diciembre de 2008

Lau t'erdiko txapela Aimar Olaizolarentzat


Pilotari goizuetarrak irabazi du aurtengo lau t'erdiko finala. 22-17 irabazi zion Juan Martinez Irujo aurkariari. Olaizolak aurrea hartu zuen markagailuan, eta bost tanto egin zituen segidan Irujo hutsean zen bitartean. Horrek eman zizkion behar zituen gogoak eta garaipenaren bila joateko indarra. Baina, Irujoren erreakzioa, eta zazpi tanto egin zituen segidan, Olaizolari 7-5 aurrea hartu arte. Ez zen kikildu ordea. Emozio askoko partida zen, (19-17), baina hortik aurrera batere ez zuen hutsik egin Olaizolak eta tantorik galdu gabe egin zuen 22ra arteko bidea. Ia ordubete iraun zuen partidak, eta jokaldi politak egin zituzten pilotari biek. Baina partidu askotan bezala, Irujoren gora beherak markatu zuen partidua eta Olaizolak eraman zuen Txapela.

jueves, 4 de diciembre de 2008

Waterpoloa Euskal Herrian

Waterpoloa igerileku baten zazpi jokalariz osatutako bi talderen artean jokatzen den kirola da, baloia arerioaren atean sartzea helburu dutelarik. Guztira 13 jokalarik osatzen dute taldea, horietako 6 aulkian gelditzen diren arren.
Waterpoloa 2008ko Olinpiar Jokoetan abuztuaren 10etik abuztuaren 24ra jokatu zen Ying Tung igerilekuan. Eta kirol gehienetan gertatzen den bezala hemen ere bi kategoria daude, gizonezkoak eta emakumezkoak.
Euskal Herrian gero eta jende gehiago animatzen ari da kirol honetan aritzera eta ondorioz, Euskal Selekzioa eratu da. Waterpoloa maila altuenean sustatzea helburuetako bat du Euskadiko Igeriketa Federazioak. hori dela eta, Waterpoloko III. Galdakaoko Udala-BBK Nazioarteko Txapelketa antolatuko du hil honetan. Orduan, Euskal Herriko Selekzioa Danimarkakoaren aurka lehiatuko da. Laguntza eskatu zaionean emandako erantzun onagatik, eta kirol honen erreferente bihurtu dadin, Galdakaoko (Bizkaia) Urreta Kiroldegia hautatu dute beste behin ere txapelketarako.

miércoles, 3 de diciembre de 2008

Europako bigarren garaipena Iurbentiarentzat

Bilbotarrak, orain, H Multzoko lidertzan dira bi garaipenekin. Lehen laurdena amaitzeko hiru minutu falta zirenean bilbotarrek bost puntuko aldea zuten (9-4). Baina Buducnosten hiruko eta kontraeraso banak emaitza berdindu zuten (9-9). Vidorretak eskatutako hutsartearen ostean eta Salgado kantxan zela, lehen laurdena Montenegrokoen aldeko 16-13koarekin amaitu zen. Atsedenaldira Montenegrokoen aldeko 37-31ko emaitzarekin heldu ziren bi taldeak. Hirugarren laurdenean Montenegrokoek aldea hamairu puntura handitu zuten baina Javi Salgadoren eskutik eta betiko defentsako maila berreskuratuta, Vidorretarenek hamairu puntuko aldea jan eta 7-22ko partzialarekin garaipena lortu zuten. Partiduko datuak:

65.- KK Buducnost (16+21+21+7): Gordic (12), Simonovic (8), Micov (9), Dasic (8) y Maras (12) -hasierako bostekoa-; Otasevic (3), Bojovic (7), Popovic (2), Dragisevic (4) eta Misanovic (-).

67.- Iurbentia Bilbao Basket (13+18+14+22): Blums (2), Recker (6), Paco Vázquez (4), Banic (10) y Weis (9) -hasierako bostekoa-; Salgado (20), Seibutis (6), Quincy Lewis (10), Savovic (-), Guardia (-) eta Pasalic (-).

Partzialak: 16-13, 37-31 (atsedenaldian); 58-45 y 65-67 (amaieran).

Osasuna eta Athletic aurrez aurre errege kopan

Osasunak eta Athleticek elkarren aurka jokatuko dute Espainiako Kopako final-zortzirenetako kanporaketa zosketan atera denez. Urtarrilaren 7an izango da lehen partida, Iruñean, eta hil bereko 14an itzulikoa. Bi taldeek bolada txar bat daramate ligan eta Espainiako Kopa izan daiteke urte txar baten sendagaia. Gainera euskal derbia izanik emozioa ez du faltako bai Nafarroako hiriburuan eta bai Bizkaikoan ere. Osasuna-Atheticeko irabazleak Sporting-Valladolideko garailearen kontra jokatuko du final-laurdenetan. Beste kanporaketak honela geratu dira:

1.
Ejido-Espanyol.
2. Racing-Valentzia.
3. Sporting-Valladolid.
4. Real Union-Betis.
5. Sevilla-Deportivo.
6. Atletico Madril-Bartzelona.
7. Osasuna-Athletic.
8. Mallorca-Almeria.

domingo, 30 de noviembre de 2008

Golfeko munduko txapelketa

Golfa pilota txiki bati ahalik eta kolpe gutxien emanez 18 zuloko zirkuitua osatzean datzan kirola da. Kirol honetako jokalariak, edo golfariak, banaka aritzen dira.
Joko honen lehenengo berria XV. mendekoa da, Eskozian egindako partida batena.
Urtero lau txapelketa nagusi antolatzen dira: British Opena Erresuma Batuan, U.S. Opena AEBetan, PGA Txapelketa AEBetan eta The Mastersa Augustan Georgia (AEB).

Aste honetan munduko txapelketa ospatu da eta Espainiako bikotea, Miguel Angel Jimenez eta Pablo Larrazabal osatzen dutena, bigarren postua eskuratu zuten suitzarrek lehenengoa lortuz. Orain arte espainiarrek lider agertu dira, beraz, bigarren postu honek kezkatu die.

sábado, 29 de noviembre de 2008

Irujo-Olaizola II.a finalaren sarrerak agortuta


Abenduaren 8an jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako finala bi pelotari hauek. Donostian, Atano III.a pilotalekuan, eta sarrerak dagoeneko agortu dira. Gaur (azaroaren 29a) atera dituzte salgai. Kantxako sarrerak, esaterako, 120 euro balio ditu. Irujok eta Olaizola II.ak igandean lortu zuten txartela, Gasteizen -Ogetan-, bien arteko partidan. Aurrenak partida irabazi beharra zeukan finalean izateko eta bigarrenak gutxienez sei tanto egin behar zituen. 22-17 irabazi zuen Irujok. Gainera bi pelotari hauen arteko kirol-lehia berezia dago, hortaz partidu oso ikusgarria izango da pilotaleku bete batean.

jueves, 27 de noviembre de 2008

Santurtzitik Bilborako lasterketa

Atletismo deritzo lasterketa, jauzi eta jaurtiketen kirol proben ezberdinak osatzen duten sortari. Kasu honetan lasterketak landuko ditugu eta bereziki maratoietan oinarrituko gara, hori baita aste honetan ospatuko dena Santurtzitik Bilbora.
Aurten lasterketa hau ospatuko den XX. edizioa da. Ibilbidea 16,350 kilometrokoa da eta bertan lehiatuko dira adin guztietako emakumeak eta gizonak. Hala ere, zortzi kategoria desberdinetan banatuta egongo dira sariak; senior maskulinoa eta femeninoa(35 urtetik gorakoentzat), beterano maskulinoa eta femeninoa, Euskadi maskulinoa eta femeninoa eta gurpildun ahulkien maskulinoa eta femeninoa.
Guztira 3.000 partaide izatea espero dute antolatzaileek eta lehenengo postuetan irizten direnentzat 8.000€-ko sari banaketa egongo da.

sábado, 22 de noviembre de 2008

Errugbia, mundu guztian zabaldutako kirola

Errugbia mundu guztian zabaldutako kirola da, baina batez ere lurralde anglosaxoniarretan: britaniar koloniak, Pazifikoko uharteak eta batez ere europar lurraldeetan. Kontaktuzko jokoa da, non oso beharrezkoak diren trebetasuna, indar fisikoa eta taktika.
Errugbia nahiko joko zakarra badirudi ere arau askoz betetakoa da, batez ere jokoa segurua eta azkarra izan dadin. Talde lana ezinbestekoa da kirol honetan baina prestakuntza fisikoa eta psikologikoa ere.


Euskal Herrian zenbait talde daude pixkanaka pixkanaka arrakasta lortzen ari direnak, esate baterako, Getxo Arteak. Aste honetan puntuak eskuratzeko aukera izango du Villajoyosako estadio berrian C. R. La Vilaren kontra jokatzean.


viernes, 21 de noviembre de 2008

Leire Olaberriak zilarra irabazi du munduko kopan


Leire Olaberriak (Ikaztegieta, Gipuzkoa) zilarrezko domina irabazi du Melbournen (Australia), pistako Munduko Kopan, puntuazio proban. Abuztuan, Pekingo Olinpiar Jokoetan, brontzea irabazi zuen. Gaur Evgenia Romaniuta errusiarrak aurrea hartu dio, azkenaurreko esprintean. Hamasei puntu lortu ditu Romaniutak, hamabost Olabarriak.
"Azken urte hau izan da onena niretzat", esaten zuen. Lorpenik garrantzitsuena lehen esan bezala, joko olinpikoetako brontzea izanik.

martes, 18 de noviembre de 2008

Futbolariek ez dute "Euskadi" izenarekin jokatuko

"Beraiek (Federazioak) hartu dute atzera egiteko erabakia, beraiek dira emandako hitza bete ez dutenak, eta orain haiei dagokie zuzentzea. Hala ez bada, gu ez gara partida jokatzera joango. Eta beraiena izango da ardura". Hitz horiekin amaitzen da Euskal Herriko 165 futbol jokalarik euskal selekzioaren izenaren inguruan plazaratu duten gogoeta, eta horrenbestez, argi utzi dute Euskadiko Futbol Federazioak Euskadi izenera itzultzeko asmoari eusten badio, gizonezkoen euskal selekzioak abenduan jokatu ohi duen nazioarteko partida aurten ez dela izango. Argiago esanda, futbolariek uko egin diote Euskal Herria ez den beste izen batekin jokatzeari. Sinatzaileen artean, ospe handiko kirolariak daude, hañla nola: Athleticeko, Realeko, Alaveseko, Eibarko, Baionako Avironeko eta Angelu Genetseko jokalari nagusiak. Atzerriko taldeetan dabiltzan hainbat jokalarik ere bat egin dute ekimenarekin, hala nola, Mallorcako Aritz Adurizek edo Panathynaikoseko Josu Sarriegik.

domingo, 16 de noviembre de 2008

Boleibola, aurrera doan kirola

Boleibola sei jokalariz osatutako bi taldek jokatzen duten kirola da, ekipo batek baloia sare gainetik eskua edo besaurrearekin joz sareko beste aldera bidaltzean datza norbere zelai-zatiaren lurra ikutu gabe.
William G.Morganek asmatu zuen 1895ean, baina 1964ra arte ez zen Kirol Olimpikoa bihurtu. 1993an neskentzako Gran Prix-a sortu zen.

Kirol honek, esate baterako, ez da futbola bezain ospetsua eta ez ditu hainbeste jarraitzaile, baina pizkanaka pizkanaka sakabanatuz doa. Eskoletan umeei erakusten zaizkien kirol bat da. Hondartzetan ere gero eta gazte gehiago ikusten dira kirol honetara jokatzen.

Aurten ospatu dira Joko Olimpikoak Pekinen, eta boleibolean Brazil eta Estatu Batuek izan dira talde nagusiak eta azkenik, Estatu Batuak garaile atera zen.

Kite surf, kirol arriskutsua

Azken aldi honetan gero eta gehiago ikusten da gure hondartzetan jendea kirol hau praktikatzen. Esan genezake nahiko berria dela guretzat eta bakar batzuek baino ez direla hausartzen ekintza berri hau frogatzen, baina errealitatean antzinatik praktikatu izan da Txina eta Indonesian. 1977an Gijsbertus Adrianus Panhuise gaur egun erabiltzen den sistema patentatu zuen. Kirol honetan behar diren material nagusiak kometa eta tabla berezia dira. Haizearen indarra oso garrantzitsua da kirol hau ondo praktikatu ahal izateko. Askotan arriaskutsua izan liteke, horretarako segurtasun neurriak eta preparazio egokia oso garrantzitsuak dira.

Espainiako txapelketa, Santa Polan ospatuko da maiatzaren 26tik 29ra arte. Espainian ospatzen den hirugarren txapelketa izango da, eta pizkanaka pizkanaka lortzen ari duen arrakastarekin gero eta gehiago izango dira antolatuko direnak.

miércoles, 12 de noviembre de 2008

Real Union inoiz baino indartsuago


Irungo taldeak errege kopako final zortzirenetarako txartela lortu zuen Real Madril-en aurka. Joaneko partidutik 3-2 -ko emaitza zekarren Real Unionek eta irundarrek jakin zuten nola jokatu Santiago Bernabeu zelai ikusgarrian. 4-3 bukatu zen partida madrildarren alde baina "gol-aberagea"-k eman zion garaipena euskaldunei. Mota guztietako golak ikusi ahal izan ziren bi taldeen eskutik. Baina garrantzitsuena irundarrek partida bukareran sartu zutena da argi ta garbi. Partida bukatzear zela, madrildarrek laugarren gola lortu zuten eta hortaz hurrengo faserako txartela ere. Baina azken txanpan, minutu eskaz falta zirenean gola heldu zen. Sekulako zoramena bizi zuten madrilera urbildu ziren euskaldunak eta baita talde irundarrak ere. Partidu bukaeran Real Union-eko jokalariak eta ordezkari guztiak afaltzera eta ospatzera joan ziren madrilgo jatetxe batera.

domingo, 9 de noviembre de 2008

Federer-en aukera berriz liderra izateko

Gaurtik aurrera ospatuko da Shangain Master Coparen azkeneko fasea, eta horrek eskeintzen dio Roger Federerri aukera ezin hobea Nadali kentzeko munduko tituluaren lehenengo postua. Txapelketa honek torneoaren azkeneko fasea da eta datorren urterarte ez dira berriz elkartuko, eta elkarketa hori Londresen izango da.

Azken urte hauetan, 6 alditan parte hartu du txapelketa honetan eta behin baino ez du galdu. Finala, Juan Martin del Potro argentinoaren kontra izango da eta biek dute asko jokoan. Baina kasu honetan Federerren ohinarrituko gara. Berak, irabaziz gero puntuazio ezin hobea lortuko zuen 2009an Nadalek gaur egun duen postua birkuperatzeko.

Marsellako eski pista irekita

Marsellako eski pistak azaroaren 8an irekiko ditu bere ateak 2008-2009ko denboraldia inaguratuz. Aurten, arinago irekiko dute urriko hilabete amaiera oso elurtsua izan delako, hala eta guztiz ere, elur makinek prozesua bizkortu dute.
Azaroaren 8tik aurrera kirol honen saleek disfrutatu dezakete 18,5 kilometroko pistaz eta bertan 3 sektore desberdinetan sailkatuta dauden aldapetaz, hau da, guztira 14 pistetaz. Hoien barruan, 2 pista berde, urdin bat, 9 gorri eta 2 beltz egongo dira. Sailkapen honek aukera ematen die kirol honetaz disfrutatzeko adituak direnei eta ikasketa prozesuan daudenei. Honek gero eta familia gehiago bultzatzen ditu ingurune natural honi hurbiltzera.

jueves, 6 de noviembre de 2008

Sergio de Lis fitxatu du Euskaltel-Euskadik


Kolokan zegoen Euskaltel-Euskadi Txirrindularitza taldea azken egunotan. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren (UCI) araudiak dio goi-mailako taldeek gutxienez 23 ziklista izan behar dituztela, Euskaltel-Euskadik 22 zeuzkan. Horregatik donostiarraren etorrerak lasaitu ditu antza taldearen urduriak. Sergio de Lis-ek Orbea-Oreka talde filialean aritu da 2007tik. Talde hartatik pasatu eta Euskaltelen ariko den zortzigarren txirrindularia da. Bi urteko kontratua egin du Euskaltel-Euskadirekin. "Euskal ziklista ororen ametsa da Euskaltel-Euskadin fitxatzea", esan du De Lisek.

miércoles, 5 de noviembre de 2008

Vendeé Globe, mundukari bira itsasotik

1968an egunkari Britaniar batek, "Sunday Times", proposatu zuen munduari bira ematea, baina itsasuntsiz. Ekintza berri horri The Golden Globe Challenge izena jarri zioten. Aktibitate berri hau egin ahal izateko arau batzuk ezarri zituzten, esate baterako, itsaz-gizonek Britainia aldeko edozein portutik atera zitezkeen eta ibilandia euren erera egin zezaketen hiru hilabetean zehar. Ibilaldi honek gizon bakarra lortu zuen bukatzea, Robin Knox-Johnston.

Zenbait urte geroago ekintza hau birkuperatu zen. 1989ko azaroaren 26an, 13 mariñel Frantziako Les Sables d'Olonne portutik atera ziren. Bakoitza bere belaontziarekin eta munduari bira eman behar zioten geldialdiak eta kanpoko laguntzarik jaso gabe. Abenturasko 22.000 milla egiteko zeuzkaten.Titouan Lamazou eta Eric Tabarly lortu zuten helmugara lehenak iristea, eta horretaz aparte munduko recorda lortu zuten, 109 egun eta 8 ordutan lortzen eta 9,49 nudoseko abiadura media eramanez.


Gaur egun, 41 mariñel bakarrik lortu dute froga hau betetzea.

martes, 4 de noviembre de 2008

Athletic -ek zalantzak erakusten ditu

Eta bostgarrena heldu zen. Athletic-ek ez zion bolada txarrari bukaera eman San Mamesen eta bostgarren porrota jasan zuen Villa-real sendo baten aurka. Castelloko taldeak bere partidua egin zuen; atzean sendo eta aukera ikustean aurrera joanez. Lehen zatian Athletic izan zen baloiaren jaun ta jabe baina atsedenaldira bana joan ziren. Villa-real ahaltsuari aurre egiten ari zioten lehoiek eta bigarren zatirako itxaropena eman zuten. Baina ez zen halakorik gertatu. Bigarren zatian Bilboko taldeak baloia eman zion Villa-real taldeari eta hortaz, partidua eta hiru puntuak. Bilboko taldea taularen azken tokietan aurkitzen da Osasuna euskal taldearekin batera eta adeitsuenek diote oso zaila izango duela aurten lehen mailan bizirik irautea.

Hamiltonek azken kurban lortu zuen txapelketa

F1-eko lasterketa ikaragarria bizi ahal izan genuen igandean. Brasileko txapelketa zen mundial bukaera ematen duena beti eta bertan urtero ikus daitzeke lasterketarik onenak. Azken hau ez zen gutxiagorik izan. Felipe Massak agindu zuen lasterketa osoan eta lehenengoa bukatu zuen. Baina munduko txapelketa Hamiltonek eraman zuen. Britainiako gidariak bostagerran geratzea aski zuen munduko txapelduna izateko. 72 buelta eman eta gero, Hamilton 6.postuan zegoen eta azkenengo bira geratzen zen. Massa lehen postuan bukatu zuen eta Hamilton seigarren postuan zegoela ikusita, jadanik dastatzen zuen munduko txapelketa. Baina azkenengo biran Timo Glock arazo mekanikoak izan zituen eta horrek abiarazi zuen Hamiltonek bostgarren portua lortzea eta ondorioz, munduko txapeldun bilakatzea.

domingo, 2 de noviembre de 2008

aupa!!

Iker eta Cristina gara, blog honetan kirolak eta hoien inguruko gaiak eta berriak aztertuko ditugu.
Espero dugu zuen gustokoa izatea.