martes, 13 de enero de 2009

Kovacevic, futbola ustera behartuta


Realeko jokalari ohiari ebakuntza egin diote gaur, Donostian. Darko Kovacevic (1973, Serbia) Realeko jokalari ohiak futbolari profesional izateari utzi beharko dio hain segur, bihotzeko arazoak medio. Donostian ebakuntza egin diote gaur, eta medikuek erretiroa hartzeko esan diote. Futbolaria duela egun batzuk hasi zen arazoak sentitzen, eta gaitza orduan antzeman zioten. Arteria nagusiaren %90 inguru itxita zuen.Jokalariak futbolari izateari utzita, bizimodu normala egin ahal izango du.

Gaur egun Greziako Ligan dabil Kovacevic, Olympiacos taldean. Ernesto Valverde (Gasteiz) da hango entrenatzailea.Kovacevicek ondorengo taldetan aritu zen: Proleter (Serbia), Izar Gorria (Serbia), Sheffield Wednesday (Ingalaterra), Reala, Juventus, Lazio (Italia) eta Olympiakos. Talde guztietan maila ona erakutsiz eta gol kopuru handiak lortuz.

jueves, 8 de enero de 2009

Yahaira Agirre, Espainiako judo txapelduna


Yahaira Aguirrek Leganesko Europa Pabilioian (Madrilen) Espainiako Judo Txapelketa irabazi zuen, -57 kiloko kategorian. Finala Conchi Bellorin estremadurarraren aurka egin zuen, eta azkar irabazi zion, minutu bat gutxiagoko denboran, lurreko ippo bati esker.

Finalera iristeko, Yahairak lehenik eta behin Andaluziako ordezkaria, Zoreida del Moral garaitu zuen, minutu eta erdiko borrokaldi arinean. Gero Esther Ármela madrildarrarekin jardun zuen eta minutu erdi baino ez zuen behar izan hura garaitzeko. Azken borrokaldia Silvia Hortalekin izan zuen, Madrilgo Federaziokoa. Yahairak minutu bat eta 40 segundotan garaitu zuen, lurreko ippo-aren edo itotze-ariketa batez.

Yahaira Aguirre, azken garaipen hau kontuan izanik, 16 aldiz izan da Espainiako irabazle kategoria ezberdinetan. Espainiako txapeldun ordea zen. Azken txapelketa 2006an irabazi zuen, domina olinpikoa daukan Isabel Fernández garaituz. Garaipen honekin, Espainiako txapeldunaren trofeoa berreskuratu du.

Cricketa, aurrera doan kirola


Cricketa hamaika jokalariz osatutako bi taldek batez eta pilotaz elkarren aurka jokatzen duten kirola da. Cricket partidak obalo itxura daukan belarrezko zelaian jokatzen dira. Zelaiaren erdian joko-eremua den 22 yardako (20,12 metro) zoru zerrenda errektangular bat dago, pitch deitzen dena. Pitcharen buruetako bakoitzean egurrezko hagatxoz egindako leihatila bat jartzen da, wicket deiturikoa.

Cricketak ehundaka urteko historia duela uste da, eta munduko bigarren kirolik hedatuena dela uste da. Nazioarteko Cricket Federazioa 100 herrialde baino gehiago biltzen ditu. Kirol honen forma modernoa Inglaterran asmatu zen eta oso arrakastatsua da Commonwealtheko kideen artean. Indian, Pakistanen, Sri Lankan eta Australian cricketa kirolik praktikatuenen artean dago.

Gaur egun oso pixkanaka doan kirola dugu Cricketa. Euskal Herrian talde gutxi batzuk daude baina momentuz inolako txapelketarik gabe. Baina urte batzuen buruan ospe handiagoa hartzen duenean, kirol oso ikusgarria bihurtuko dela diote bertako kideak.

TAU, lehenengo postuaren bila Euroligan


Erromako Lottomatica eta TAU Ceramica Baskonia berdinduta daude Euroligako H multzoko lidergoan. Biek sei garaipen lortu eta bi porrot jaso dituzte. Bederatzigarren jardunaldian indarrak neurtuko dituzte. Ivanovicen gizonen helburua hiru puntu baino gehiagoko aldea lortzea izango da eta horrela errebantxa hartzea (Buesa Arenan 90-93 irabazi zuen Nando Gentilen taldeak). Gasteizen garaipena eskuratu duen talde bakarra da erromatarra.Lottomaticaren garaipenak, ordea, multzoko lehen postuan jarriko lituzke matematikoki italarriak, baina TAU nagusitzen bada (hiru puntu baino gutxiagoko abantailarekin) DKV Joventut gainditu beharko lukete gasteiztarrek azken jardunaldianJokalari guztiak prest izango ditu Ivanovic heldu berria den Vlado Ilievski izan ezik. Olimpia Liublianarekin multzo berean aritu da Ilievski Euroligan eta Top-16a hasi arte ezin izango du txapelketan parte hartu.

miércoles, 7 de enero de 2009

Dakar Rallyan hildako bat suertatu da

Dakar Rallya (aurreko izena: Paris-Dakar Rallya) urtero ospatzen den rally txapelketa da. Urtarrileko lehen asteetan burutu ohi da, eta munduko rallyrik gogorrena kontsideratzen da. Urte askotan zehar, rally hau Paristik (Frantzia) abiatzen zen, baina 1995etik aurrera Europako hiri desberdinetatik atera izan da.
Rally izena duen arren, txapelketa hau erresistentzia karrera bat da.
Hiru kategoria desberdinek parte har dezakete: autoek, kamioiek eta motorrek.

Aurten Amerikan ari dira jokatzen proba hori, ez ohi bezala Afrikan, hemengo "mehatxu terroristengatik". Argentinan eta Txilen jokatuko dute.
Izan ere, kirol hau oso arriskutsua da, Dakar Rallyaren historian parte-hartzaile hil dira. Azkenekoa, aurtengo lehiaketan izan da. Pascal Terry (49 urte, Frantzia) moto gidaria hilik aurkitu dute gaur Dakar Rallyan, Argentinan. Proban parte hartzen ari zen, eta igandetik desagertuta zegoen.

viernes, 26 de diciembre de 2008

Eskrima, borroka kirola da

Eskrima edo Ezpata-jokoa borroka kirola da, Asiako arte martzialen Europako baliokidea. Kirol honen helburua aurkaria arma zuri baten puntarekin ukitzea da, araudiak baimena ematen duen lekuetan.
Hiru arma mota erabiltzen dira, bakoitza bere araudiarekin. Ezpata, sablea eta floretea. Probak bakarkakoak edo taldekoak izan daitezke.
Eskriman frantsesa da hizkuntza ofiziala. Hala eta guztiz ere, herrialde bakoitzak bere hizkuntza erabiltzen du nazio-barruko probetan. Baina, proba nazioartekoa denean, epaileek frantsesa erabili behar dute nahitaez.

Eskrima 2008ko Olinpiar Jokoetan abuztuaren 9tik abuztuaren 17ra ospatu zen Beijingo Olympic Green Kontzentzio Zentroan. Bertan, 10 modalitate ezberdinetan antolatu eta lehiatu ziren. Guztira 45 herrialde ezberdinetako 212 kirolarik hartu zuten parte.Ukrania, Frantzia eta Rusia izan ziren olinpiar joko hauetan medalla gehien eskuratu zituztenak. Hala ere, Espainiak brontzezkoa eskuratu zuen ezpata kategorian.

Yoga, gorputza eta burmuina lantzeko

Yoga sanskritoko hitza yuj aditzetik dator eta zera esanahi du: uztarria jarri (abere bati), gogoa bildu, meditazioan murgildu, gogoratu, lotu, eta abar.
Bere zaleen arabera yoga hitzak "gizabanakoa osotasunarekin bat egitea" adierazi nahi du.
Antropologo batzuk yogarik zaharrena ez zela erlijiozkoa ez eta mistikoa ere uste dute.

Indian sortu zen, non ohitura bezala jarraitzen duen. Sanskritoko testuak datarik ez dutenez ezin da zehaztu noiz hasi ziren meditazio hau egiten.
Gaur egun, moda dagoen aktibitatea dela esan liteke. Edonon eta edonork praktikatzen du, oso ona baita gorputza eta burmuina lantzeko.
Aktibitate hau praktikatzen dutenak neskak izaten dira gehien bat, ez da oso aktibitate gogorra, rugbiaren antzeko kirol batekin konparatzen badugu, baina nahikoa izaten da gorputzeko atal guztiak osasuntsu izateko. Erlajatzeko teknika hauek oso erabiliak izaten dira gaur egun gizarteak daraman bizi erritmotik deskonektatzeko.