viernes, 26 de diciembre de 2008

Eskrima, borroka kirola da

Eskrima edo Ezpata-jokoa borroka kirola da, Asiako arte martzialen Europako baliokidea. Kirol honen helburua aurkaria arma zuri baten puntarekin ukitzea da, araudiak baimena ematen duen lekuetan.
Hiru arma mota erabiltzen dira, bakoitza bere araudiarekin. Ezpata, sablea eta floretea. Probak bakarkakoak edo taldekoak izan daitezke.
Eskriman frantsesa da hizkuntza ofiziala. Hala eta guztiz ere, herrialde bakoitzak bere hizkuntza erabiltzen du nazio-barruko probetan. Baina, proba nazioartekoa denean, epaileek frantsesa erabili behar dute nahitaez.

Eskrima 2008ko Olinpiar Jokoetan abuztuaren 9tik abuztuaren 17ra ospatu zen Beijingo Olympic Green Kontzentzio Zentroan. Bertan, 10 modalitate ezberdinetan antolatu eta lehiatu ziren. Guztira 45 herrialde ezberdinetako 212 kirolarik hartu zuten parte.Ukrania, Frantzia eta Rusia izan ziren olinpiar joko hauetan medalla gehien eskuratu zituztenak. Hala ere, Espainiak brontzezkoa eskuratu zuen ezpata kategorian.

Yoga, gorputza eta burmuina lantzeko

Yoga sanskritoko hitza yuj aditzetik dator eta zera esanahi du: uztarria jarri (abere bati), gogoa bildu, meditazioan murgildu, gogoratu, lotu, eta abar.
Bere zaleen arabera yoga hitzak "gizabanakoa osotasunarekin bat egitea" adierazi nahi du.
Antropologo batzuk yogarik zaharrena ez zela erlijiozkoa ez eta mistikoa ere uste dute.

Indian sortu zen, non ohitura bezala jarraitzen duen. Sanskritoko testuak datarik ez dutenez ezin da zehaztu noiz hasi ziren meditazio hau egiten.
Gaur egun, moda dagoen aktibitatea dela esan liteke. Edonon eta edonork praktikatzen du, oso ona baita gorputza eta burmuina lantzeko.
Aktibitate hau praktikatzen dutenak neskak izaten dira gehien bat, ez da oso aktibitate gogorra, rugbiaren antzeko kirol batekin konparatzen badugu, baina nahikoa izaten da gorputzeko atal guztiak osasuntsu izateko. Erlajatzeko teknika hauek oso erabiliak izaten dira gaur egun gizarteak daraman bizi erritmotik deskonektatzeko.

F1, gaur egungo kirola

F1 izenez ezagutzen den auto-lasterketa lehiaketa bat da. Lasterketa hauetako bakoitzari Sari Nagusi deritzo eta berauek biltzen dituena 1 Formulako Munduko Txapelketa. Lasterketak kale-zirkuituetan edo horretarako bereziki sortutako zirkuituetan ospatzen dira.
1 Formula 1950an ospatu zen lehenengoz, Ferrari, Alfa Romeo eta Maserati izeneko taldeek parte hartu zuten besteak beste.

Gaur egun kirol honek dituen jarraitzaile kopurua izugarria da eta pixkanaka pixkanaka handituz doa. Hori dela eta, telebistetan eskeintzen dituzten emanaldi bereziak eta zenbait hirietan antolatu izan diren zirkuitu urbanoak, esate baterako, Bilbao Urban Circuit ( World Series by Renault).
Honen ondorioz, gero eta gazte gehiago dira gehitzen direnak kirol honetara, eta horrek ere bizitasun gehiago eskeintzen dio lasterketa hauetara eta ondorioz, bere emaitzetara.
Momentu honetan lehenengo postuan dagoen gidaria Lewis Hamilton da, bigarrena Felipe Massa eta hirugarrena Kimi Raikkonen.

martes, 16 de diciembre de 2008

TKE ligak emakumezkoen liga egin nahi du

TKE (Traineru Kluben Elkartea) ligak hurrengo urtean emakumezkoen lehiaketa eratzea proposatuko die bere bazkideei bihar, Burgosen. Zortzi bat estropadetako lehiaketa osatu nahi du eta horretan Galiziako, Kantabriako, Gipuzkoako eta Bizkaiko selekzioak ariko dira.
Iragan udan jokatu ziren emakumezkoen traineru estropada batzuk. Aurrenekoa Zaragozan (Espainia), ekainaren 29an; horretan Bizkaiko eta Gipuzkoako selekzioak lehiatu ziren elkarren kontra. Geroxeago, Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak ere jokatu zituzten, eta iraileko bigarren asteburuan, berriz, zortzi taldek parte hartu zuten Kontxako Banderan. Arrakastatsua izan zen hura, eta hartara iaz lortutakoari segida eman nahi dio TKEk. Gainera TKE ligak gero eta jende gehiago biltzen direla ikusi du honako lehiaketetan. Horregatik bultzada eman nahi dio ekitaldi honi eta baita emakumezkoen laguntzarako ere.

Gurpegiren egoera hoberantz doa


Carlos Gurpegi Athleticeko futbol jokalariak buruan kolpe handia hartu zuen atzo Bilbon, San Mamesen, Sportingen kontrako partidan, une batez kordea galdu zuen, erietxera eraman zuten, azterketak egin zizkioten baina medikuek esan dute onera egin duela eta ondo dagoela.
Sudurra hautsi zuen jokalariak, halaber, eta gaur egin diote ebakuntza. Baliteke gaur bertan jasotzea alta.Ivan Cuellar Sportingeko atezainak eta biek talka egin zuten Athleticen erdiraketa batean, eta orduan hartu zuen min Gurpiegik. Atezainak eskubiko orkatila apurtu zuen eta lau hilabeterako izango du.

sábado, 13 de diciembre de 2008

Hockeya

Hockeyaren bi aldaera ditugu: izotz hockeya eta belar hockeya. Belar hockeya hamaika jokalariko bi taldek jokatzen duten talde kirola da, makila batez pilota aurkako ekipoaren atean ahalik eta aldi gehienetan sartzean datza. Belar-zelaian jokatzen da pilota batekin.
1890eko hamarkadan partidu internazionalak jokatu ziren eta 1908ko Joko Olinpikoetako kirola izan zen. 1924an Hockeyko Federazio Internazionala (FIH) sortu zen. 1982an FIHak nesken eta mutilen arauak berdindu zituen.
Kirol honetako nagusigoa Indiak eta Pakistanek eduki dute urte askotan zehar, olimpiada gehienak irabazi baizituzten. Nesketan munduko txapelketa gehien irabazi dituztenak Herbehereak izan dira. Hockeya jokatzen den estatu gehienetan antolatutako ligak daude, bai mutil eta bai neskentzat.

Euskal Herrian belar-hockeyko talde dezente aurki ditzakegu. Laudion, adibidez, Ganbegi taldea dugu, maila desberdinetan banatuta.

Europako igeriketa txapelketa

Igeriketa izaki bizidunek itsaso, ibai zein igerilekuetan praktikatzen duten jarduera da eta lurra ukitu gabe uretik mugitzean datza. Igeriketa aisialdiko jarduera eta kirol lehiakorra dugu. Horretaz gain, kirol olinpikoa ere bada.
Gizonek eta emakumeek aritzen dira kirol honetan, eta adinen bereizketarik ere ez da egiten. Estilo mota asko daude, eta horietako batzuk hauek dira: Krawl (estilo librea), bizkarrekoa, tximeleta eta bular-igeriketa.

Urtean zehar zenbait txapelketa ofizial antolatzen dira eta lau urteto joko olinpikoak. aurten dudarik gabe joko olinpikoen liderra Michael Phelps.
Aschwin Wildeboer, Alan Cabello eta Mercedes Peris espainiarrek heldu ziren Rijeta izeneko kroaziako hirian ospatu zen Europako Txapelketako bizkarreko 100 metroko, 100 estiloko eta bizkarreko 50eko semifinaletara.

miércoles, 10 de diciembre de 2008

Lau t'erdiko txapela Aimar Olaizolarentzat


Pilotari goizuetarrak irabazi du aurtengo lau t'erdiko finala. 22-17 irabazi zion Juan Martinez Irujo aurkariari. Olaizolak aurrea hartu zuen markagailuan, eta bost tanto egin zituen segidan Irujo hutsean zen bitartean. Horrek eman zizkion behar zituen gogoak eta garaipenaren bila joateko indarra. Baina, Irujoren erreakzioa, eta zazpi tanto egin zituen segidan, Olaizolari 7-5 aurrea hartu arte. Ez zen kikildu ordea. Emozio askoko partida zen, (19-17), baina hortik aurrera batere ez zuen hutsik egin Olaizolak eta tantorik galdu gabe egin zuen 22ra arteko bidea. Ia ordubete iraun zuen partidak, eta jokaldi politak egin zituzten pilotari biek. Baina partidu askotan bezala, Irujoren gora beherak markatu zuen partidua eta Olaizolak eraman zuen Txapela.

jueves, 4 de diciembre de 2008

Waterpoloa Euskal Herrian

Waterpoloa igerileku baten zazpi jokalariz osatutako bi talderen artean jokatzen den kirola da, baloia arerioaren atean sartzea helburu dutelarik. Guztira 13 jokalarik osatzen dute taldea, horietako 6 aulkian gelditzen diren arren.
Waterpoloa 2008ko Olinpiar Jokoetan abuztuaren 10etik abuztuaren 24ra jokatu zen Ying Tung igerilekuan. Eta kirol gehienetan gertatzen den bezala hemen ere bi kategoria daude, gizonezkoak eta emakumezkoak.
Euskal Herrian gero eta jende gehiago animatzen ari da kirol honetan aritzera eta ondorioz, Euskal Selekzioa eratu da. Waterpoloa maila altuenean sustatzea helburuetako bat du Euskadiko Igeriketa Federazioak. hori dela eta, Waterpoloko III. Galdakaoko Udala-BBK Nazioarteko Txapelketa antolatuko du hil honetan. Orduan, Euskal Herriko Selekzioa Danimarkakoaren aurka lehiatuko da. Laguntza eskatu zaionean emandako erantzun onagatik, eta kirol honen erreferente bihurtu dadin, Galdakaoko (Bizkaia) Urreta Kiroldegia hautatu dute beste behin ere txapelketarako.

miércoles, 3 de diciembre de 2008

Europako bigarren garaipena Iurbentiarentzat

Bilbotarrak, orain, H Multzoko lidertzan dira bi garaipenekin. Lehen laurdena amaitzeko hiru minutu falta zirenean bilbotarrek bost puntuko aldea zuten (9-4). Baina Buducnosten hiruko eta kontraeraso banak emaitza berdindu zuten (9-9). Vidorretak eskatutako hutsartearen ostean eta Salgado kantxan zela, lehen laurdena Montenegrokoen aldeko 16-13koarekin amaitu zen. Atsedenaldira Montenegrokoen aldeko 37-31ko emaitzarekin heldu ziren bi taldeak. Hirugarren laurdenean Montenegrokoek aldea hamairu puntura handitu zuten baina Javi Salgadoren eskutik eta betiko defentsako maila berreskuratuta, Vidorretarenek hamairu puntuko aldea jan eta 7-22ko partzialarekin garaipena lortu zuten. Partiduko datuak:

65.- KK Buducnost (16+21+21+7): Gordic (12), Simonovic (8), Micov (9), Dasic (8) y Maras (12) -hasierako bostekoa-; Otasevic (3), Bojovic (7), Popovic (2), Dragisevic (4) eta Misanovic (-).

67.- Iurbentia Bilbao Basket (13+18+14+22): Blums (2), Recker (6), Paco Vázquez (4), Banic (10) y Weis (9) -hasierako bostekoa-; Salgado (20), Seibutis (6), Quincy Lewis (10), Savovic (-), Guardia (-) eta Pasalic (-).

Partzialak: 16-13, 37-31 (atsedenaldian); 58-45 y 65-67 (amaieran).

Osasuna eta Athletic aurrez aurre errege kopan

Osasunak eta Athleticek elkarren aurka jokatuko dute Espainiako Kopako final-zortzirenetako kanporaketa zosketan atera denez. Urtarrilaren 7an izango da lehen partida, Iruñean, eta hil bereko 14an itzulikoa. Bi taldeek bolada txar bat daramate ligan eta Espainiako Kopa izan daiteke urte txar baten sendagaia. Gainera euskal derbia izanik emozioa ez du faltako bai Nafarroako hiriburuan eta bai Bizkaikoan ere. Osasuna-Atheticeko irabazleak Sporting-Valladolideko garailearen kontra jokatuko du final-laurdenetan. Beste kanporaketak honela geratu dira:

1.
Ejido-Espanyol.
2. Racing-Valentzia.
3. Sporting-Valladolid.
4. Real Union-Betis.
5. Sevilla-Deportivo.
6. Atletico Madril-Bartzelona.
7. Osasuna-Athletic.
8. Mallorca-Almeria.