martes, 16 de diciembre de 2008

TKE ligak emakumezkoen liga egin nahi du

TKE (Traineru Kluben Elkartea) ligak hurrengo urtean emakumezkoen lehiaketa eratzea proposatuko die bere bazkideei bihar, Burgosen. Zortzi bat estropadetako lehiaketa osatu nahi du eta horretan Galiziako, Kantabriako, Gipuzkoako eta Bizkaiko selekzioak ariko dira.
Iragan udan jokatu ziren emakumezkoen traineru estropada batzuk. Aurrenekoa Zaragozan (Espainia), ekainaren 29an; horretan Bizkaiko eta Gipuzkoako selekzioak lehiatu ziren elkarren kontra. Geroxeago, Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak ere jokatu zituzten, eta iraileko bigarren asteburuan, berriz, zortzi taldek parte hartu zuten Kontxako Banderan. Arrakastatsua izan zen hura, eta hartara iaz lortutakoari segida eman nahi dio TKEk. Gainera TKE ligak gero eta jende gehiago biltzen direla ikusi du honako lehiaketetan. Horregatik bultzada eman nahi dio ekitaldi honi eta baita emakumezkoen laguntzarako ere.

No hay comentarios: