Hockeyaren bi aldaera ditugu: izotz hockeya eta belar hockeya. Belar hockeya hamaika jokalariko bi taldek jokatzen duten talde kirola da, makila batez pilota aurkako ekipoaren atean ahalik eta aldi gehienetan sartzean datza. Belar-zelaian jokatzen da pilota batekin.1890eko hamarkadan partidu internazionalak jokatu ziren eta 1908ko Joko Olinpikoetako kirola izan zen. 1924an Hockeyko Federazio Internazionala (FIH) sortu zen. 1982an FIHak nesken eta mutilen arauak berdindu zituen.
Kirol honetako nagusigoa Indiak eta Pakistanek eduki dute urte askotan zehar, olimpiada gehienak irabazi baizituzten. Nesketan munduko txapelketa gehien irabazi dituztenak Herbehereak izan dira. Hockeya jokatzen den estatu gehienetan antolatutako ligak daude, bai mutil eta bai neskentzat.

Euskal Herrian belar-hockeyko talde dezente aurki ditzakegu. Laudion, adibidez, Ganbegi taldea dugu, maila desberdinetan banatuta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario