jueves, 4 de diciembre de 2008

Waterpoloa Euskal Herrian

Waterpoloa igerileku baten zazpi jokalariz osatutako bi talderen artean jokatzen den kirola da, baloia arerioaren atean sartzea helburu dutelarik. Guztira 13 jokalarik osatzen dute taldea, horietako 6 aulkian gelditzen diren arren.
Waterpoloa 2008ko Olinpiar Jokoetan abuztuaren 10etik abuztuaren 24ra jokatu zen Ying Tung igerilekuan. Eta kirol gehienetan gertatzen den bezala hemen ere bi kategoria daude, gizonezkoak eta emakumezkoak.
Euskal Herrian gero eta jende gehiago animatzen ari da kirol honetan aritzera eta ondorioz, Euskal Selekzioa eratu da. Waterpoloa maila altuenean sustatzea helburuetako bat du Euskadiko Igeriketa Federazioak. hori dela eta, Waterpoloko III. Galdakaoko Udala-BBK Nazioarteko Txapelketa antolatuko du hil honetan. Orduan, Euskal Herriko Selekzioa Danimarkakoaren aurka lehiatuko da. Laguntza eskatu zaionean emandako erantzun onagatik, eta kirol honen erreferente bihurtu dadin, Galdakaoko (Bizkaia) Urreta Kiroldegia hautatu dute beste behin ere txapelketarako.

No hay comentarios: