Eskrima edo Ezpata-jokoa borroka kirola da, Asiako arte martzialen Europako baliokidea. Kirol honen helburua aurkaria arma zuri baten puntarekin ukitzea da, araudiak baimena ematen duen lekuetan.Hiru arma mota erabiltzen dira, bakoitza bere araudiarekin. Ezpata, sablea eta floretea. Probak bakarkakoak edo taldekoak izan daitezke.
Eskriman frantsesa da hizkuntza ofiziala. Hala eta guztiz ere, herrialde bakoitzak bere hizkuntza erabiltzen du nazio-barruko probetan. Baina, proba nazioartekoa denean, epaileek frantsesa erabili behar dute nahitaez.
Eskrima 2008ko Olinpiar Jokoetan abuztuaren 9tik abuztuaren 17ra ospatu zen Beijingo Olympic Green Kontzentzio Zentroan. Bertan, 10 modalitate ezberdinetan antolatu eta lehiatu ziren. Guztira 45 herrialde ezberdinetako 212 kirolarik hartu zuten parte.Ukrania, Frantzia eta Rusia izan ziren olinpiar joko hauetan medalla gehien eskuratu zituztenak. Hala ere, Espainiak brontzezkoa eskuratu zuen ezpata kategorian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario