Dakar Rallya (aurreko izena: Paris-Dakar Rallya) urtero ospatzen den rally txapelketa da. Urtarrileko lehen asteetan burutu ohi da, eta munduko rallyrik gogorrena kontsideratzen da. Urte askotan zehar, rally hau Paristik (Frantzia) abiatzen zen, baina 1995etik aurrera Europako hiri desberdinetatik atera izan da.Rally izena duen arren, txapelketa hau erresistentzia karrera bat da.
Hiru kategoria desberdinek parte har dezakete: autoek, kamioiek eta motorrek.
Aurten Amerikan ari dira jokatzen proba hori, ez ohi bezala Afrikan, hemengo "mehatxu terroristengatik". Argentinan eta Txilen jokatuko dute.
Izan ere, kirol hau oso arriskutsua da, Dakar Rallyaren historian parte-hartzaile hil dira. Azkenekoa, aurtengo lehiaketan izan da. Pascal Terry (49 urte, Frantzia) moto gidaria hilik aurkitu dute gaur Dakar Rallyan, Argentinan. Proban parte hartzen ari zen, eta igandetik desagertuta zegoen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario