martes, 18 de noviembre de 2008

Futbolariek ez dute "Euskadi" izenarekin jokatuko

"Beraiek (Federazioak) hartu dute atzera egiteko erabakia, beraiek dira emandako hitza bete ez dutenak, eta orain haiei dagokie zuzentzea. Hala ez bada, gu ez gara partida jokatzera joango. Eta beraiena izango da ardura". Hitz horiekin amaitzen da Euskal Herriko 165 futbol jokalarik euskal selekzioaren izenaren inguruan plazaratu duten gogoeta, eta horrenbestez, argi utzi dute Euskadiko Futbol Federazioak Euskadi izenera itzultzeko asmoari eusten badio, gizonezkoen euskal selekzioak abenduan jokatu ohi duen nazioarteko partida aurten ez dela izango. Argiago esanda, futbolariek uko egin diote Euskal Herria ez den beste izen batekin jokatzeari. Sinatzaileen artean, ospe handiko kirolariak daude, hañla nola: Athleticeko, Realeko, Alaveseko, Eibarko, Baionako Avironeko eta Angelu Genetseko jokalari nagusiak. Atzerriko taldeetan dabiltzan hainbat jokalarik ere bat egin dute ekimenarekin, hala nola, Mallorcako Aritz Adurizek edo Panathynaikoseko Josu Sarriegik.

No hay comentarios: