Errugbia mundu guztian zabaldutako kirola da, baina batez ere lurralde anglosaxoniarretan: britaniar koloniak, Pazifikoko uharteak eta batez ere europar lurraldeetan. Kontaktuzko jokoa da, non oso beharrezkoak diren trebetasuna, indar fisikoa eta taktika.Errugbia nahiko joko zakarra badirudi ere arau askoz betetakoa da, batez ere jokoa segurua eta azkarra izan dadin. Talde lana ezinbestekoa da kirol honetan baina prestakuntza fisikoa eta psikologikoa ere.
Euskal Herrian zenbait talde daude pixkanaka pixkanaka arrakasta lortzen ari direnak, esate baterako, Getxo Arteak. Aste honetan puntuak eskuratzeko aukera izango du Villajoyosako estadio berrian C. R. La Vilaren kontra jokatzean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario